Eusko Jaurlaritzak gastuaren %70 egiten du, baina ez du erabaki nahi zergei buruz
2017/05/16
Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiari elkarrizketa egin diote gaur Bilboko Herri Irratian. Muñozek nabarmendu duenez, "ogasunak taifen erresuma bilakatu dira, non paradoxa bat gertatzen den: inongo herrialde europarretan ez da gertatzen gastuarekiko ardura gutxien duten administrazioek erabakitzea sarrerak zeintzu izango diren. Eusko Jaurlaritzak egiten du gastuaren %70, baina zergei buruzko erabakirik ez du harzen, ez du hartu nahi". ELAko idazkari nagusiak salatu du euskal enpresek ez dutela ia zergarik ordaintzen, eta espainiarrek baino are gutxiago.