Eusko Jaurlaritzak kontratuetan iruzurra sustatzen du

2011/07/13
ELAk prestaziorik edo/ta diru-sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten langabeak kontratatzeko laguntza-deialdia errefusatzen du. Izan ere, ez da enplegu egonkor eta egokirik sortzen, aitzitik, enplegua areago prekarizatzen da eta benetako beharrizan sozialak ez dira asetzen.

ELAren iritziz Lanbide Administrazio Kontseiluak onartu berri dituen neurriek kontratazioen iruzurra sustatzen du. Era honetan, Eusko Jaurlaritza itxurakerietan erori dela, salatu dute Bilbon Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunak eta Janire Landaluze, bulego teknikoko kideak. “Enpleguaren alde egiten ari dela irudikatu nahi Jaurlaritzak, egunero-egunero enplegua murrizteko neurriak hartzen ari den bitartean”. Era honetan, Lanbide –Euskal Enplegu Zerbitzua- jokatzen ari den papera, salatu dute.

 

Irakurri txostena