Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuek 2011eko aurrekontuak murriztuko dituzte

2011/04/29
ELAk, aldiz, aurrekontu politika aldatzea eta arlo sozialean gastu publikoa nabarmen haztea exijitzen du, bestela, langabeziak gora egiten jarraituko baitu.

Mikel Novalek, ELAko Azterketa arduradunak, “Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak espainiar estatuko gobernuarekin 2011ko aurrekontuak murriztea adostu dutela, eta datozen urteetan Lopezen eta Sanz-en gobernuen defizita txikitzea, %1a 2014 arte” adostu dutela salatu du.

ELArentzat erabaki hau, orain bi egun Madrilen jakitera eman zena, oso larria da. Aurten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak onartutako aurrekontuak oso murriztaileak dira, 2010ean baino gastu txikiagoa izanik. “Orain Zapaterorekin Parlamentuan onartutakoa ere ez dutela gastatuko adostu dute.”

Hego Euskal Herriko gobernuek, bertako defizit maila zenbaterainokoa izan dadin espainiar estatuko gobernuak erabaki dezala onartu dute. “Autogobernuan atzera pauso larri bat da, beraien konpetentziak alde batera uzten baitituzte. Partidu politikoek beraien iritzia finkatu beharko lukete gai honen inguruan.”

ELAko arduradunak erabaki honek “osasunean, hezkuntzan, zerbitzu sozialetan eta beharrezkoak diren politiketan, etxebizitza kasu, gastua eta enplegua gehiago murriztuko dela suposatzen du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak beste pauso bat eman dute beraien politika antisozialean, estaldura sozialak txikitzen, zerbitzu publikoetako kalitatea txartzen, enplegu publikoa gutxitzen eta krisi ekonomikoa areagotuz.” Politika hauek ez badira errotik aldatzen, langabeziak hazten jarraituko du, EPAko gaurko zifrek erakusten duten moduan.

Azkenik, ELAk adostu diren Berrorekatze Planak publiko egitea exijitzen du. Novalen esanetan “oso larria da enpleguari eta bizi kalitateari eragiten dioten oinarrizko erabaki hauek hartzeko garaian ematen den gardentasun falta. Onartezina da, oraindik ere, gobernu bakoitzak gastua zenbat murriztuko duen ez jakitea, eta ze partidetan, nahiz eta akordioa adostu dutela jakitera eman.”