Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako 7000 lanposturen etorkizuna kolokan jartzen du

2014/10/08
ELAk gogora ekartzen du Osakidetzako langileria 33.000 pertsonek osatzen dutela, opor garaietan izaten diren ordezkapenak kontuan hartu gabe. Gobernua 25.807 lanpostu mantentzea erabaki badu 7.000 lanpostu mehatxupean daude.

Gernikan atzo ospatu zen Gobernu Kontseiluan Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako 25.807 lanpostuak mantenduko dituela argitaratu zuen, egiturazkoak direla onartzen dituzten lanpostuak, hain zuzen ere. Lehendabizi, sektorean egiten ari garen mobilizazioak Osakidetza eta Eusko Jaurlaritza publizitate kanpaina abiaraztera bultzatu dute. Hau dela eta, ELAk sindikatuekin negoziatzera esertzearen ordez kanpaina honetan galtzen ari diren denbora salatu nahi du.

Bestetik, ELAk gogora ekartzen du Osakidetzako langileria 33.000 pertsonek osatzen dutela, opor garaietan izaten diren ordezkapenak kontuan hartu gabe. Gobernua 25.807 lanpostu mantentzea erabaki badu 7.000 lanpostu mehatxupean daude.

Mehatxu hau Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzak sindikatuok eman dugun negoziazioaren eskakizunaren erantzuna da. Orain arte 3.000 pertsonatik gora kaleratu dituzte eta 7.000 lanpostu gehiago kanporatzearen aukera gordetzen dute.

ELAk berriro ere Kalitatezko Osasun Publiko bat aldarrikatzen du, horretarako egiturazkotzat onartzen ez dituzten 7.000 lanpostuak zein kaleratutako 3.000 pertsonak ezinbestekoak dira. Negoziatzeko garaia da, enplegua bermatzeko eta gizarteak merezi duen zerbitzua emateko proposamena mahai gainean jartzeko garaia. Negoziazio hau ematen ez den heinean mobilizazioekin jarraituko dugu.