Anbulatziak

Eusko Jaurlaritzak osasun garraioko langileen greba eskubidea urratu du

2024/02/16
Astelehenean ekinen dio EAEko osasun garraioko langile azpikontratatuen greba mugagabeak, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Bada, Eusko Jaurlaritzak %100eko gutxieneko zerbitzuak dekretatu ditu, sektore 1.700 bat langileen grebarako eskubidea eragotziz.

Errehabilitazioagatik lekualdaketak egiten dituzten langileek, beste erkidego batzuetara kontsultak egiteko lekualdaketak egiten dituztenek, ospitaleko altak garraiatzen dituztenek... ezingo dute grebarik egin ambulantzietan.

Horrela, Lakuako gobernuak patronalaren interesak defendatzen ditu, greba eskubidearen aurrean balio demokratikoak ahaztuta. Sektoreko zerbitzuaren ezaugarriak alde batera utzi gabe, ez dago arrazoirik edo azalpen ulergarririk gutxieneko zerbitzuekin halako gehiegizko erabakia hartzeko.
Erakundeek eta enpresek patrika zaintzea eta pribatizazioa baino ez dituzte lehenesten. Gutxieneko zerbitzu horiekin, Eusko Jaurlaritzak dagokion erantzukizuna betetzeari utziko dio.

Sektoreko langileek argi dute beren lan baldintzak benetan homologatzeko borrokan jarraituko dutela. Hori dela eta, otsailaren 19an, astelehenean, elkarretaratzea egingo dute 10:30ean Bilboko Basurtuko Ospitalearen aurrean, eta 11:00etan manifestazioa egingo dute bertatik Eusko Jaurlaritzaraino.