Eusko Jaurlaritzak Radio Euskadi erabiltzen du Osakidetzako grebak geldiarazteko
Hala ere, mobilizaziotan daramagun urtebete honetan, Radio Euskadik behin bakarrik elkarrizketatu du sindikatuen ordezkaria mobilizazioak deitzeko arrazoiak azaltzeko.
Eusko Irratiaren gaztelerazko kanala mobilizazioei zilegitasuna kentzeko eta protestak isilarazteko erabiltzen ari da Eusko Jaurlaritza. Sindikatuok greba deialdiak erregistratu genituen egunean, Radio Euskadik Giza Baliabideen Arduraduna elkarrizketatu zuen, deialdi hori burutzeko arrazoiak azal zitzaketen sindikatuak elkarrizketatu beharrean.
Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dioten bozgoragailua gezurretan aritzeko erabiltzen du. Sailburuak behin eta berriz errepikatzen du ez dela soldata igoeretarako garaia. Sailburuak sobera daki, %17ko eros-ahalmena galdu duen kolektibo batean soldata igoerak eskatzea erabat zilegia den arren, sindikatuon lehentasunak galdutako enplegua berreskuratzea, lan-karga onargarriak izatea eta kalitatezko zerbitzua emateko gai izatea direla.
Sailburu honek ez du bilera bat bera ere izan sindikatuokin lan-gatazka hasi zenetik, gure eskakizunei buruzko gezurrak esaten denbora galdu beharrean sindikatuokin negoziatzera deitzen dugu.