Eusko Jaurlaritzako laboralen erretiro partzialari buruzko akordioa

2013/03/27
ELAk Jaurlaritzari exijitu dio autogobernuaren alde egin dezala, eta hitzartutako eskubideak aplika ditzala, baita erretiro partzialaren gaiari dagokionez ere.

Gaur, otsailak 27, Eusko Jaurlaritzak deituta Funtzio Publikoko Mahai Orokorra bildu da, gai bakarra joarratzeko: EAEko administrazioaren zerbitzutara dauden langile laboralen erretiro partzialeko plana.

Eusko Jaurlaritzak agiri bat aurkeztu du langile laboralek erretiro partzialaren aukera luzatzeko modua izan dezaten, Rajoyren gobernuak erabaki duen Pentsioen Legeko aldaketara moldatze aldera (aldaketaren ondorioz pentsioak murriztu egiten dira eta jasotzeko eskubidea eragozten du).

ELAk Jaurlaritzari exijitu dio autogobernuaren alde egin dezala, eta hitzartutako eskubideak aplika ditzala, baita erretiro partzialaren gaiari dagokionez ere.

Hain zuzen, Administrazioak aurkeztu duen lehen testua ez dugu onartu, izan ere, indarrean dauden akordioena baino askoz eduki okerragoa baitzuen; testu horrek ez zuen bermatzen erretiro partziala langilearen eskubide gisa, eta gainera etorkizuneko errelebisten eskubideak murrizten zituen.

Testuan aldaketa bat egitea galdegin diogu Jaurlaritzari, aurrekontuek ez dezaten baldintzatu erretiro partziala hartzeko aukera eta hainbat mahai sektorialetan zein Mahai Orokorrean hitzartutako akordioak aplikatuko direla berma dadin. Sailburuordetzak eskari hau aintzat hartu eta testua aldatu du; honek egin du posible Mahai Orokorrean ordezkatuta dauden lau sindikatuekin akordioa ixtea. Akordioa soilik erretiro partzialaz da, 27/2011 legeko eskakizunak betetzen dituzten laboralentzat, eta 2019ko urtarrilaren 1eraino izango da indarrean.