EAEko langile publikoak
Eusko Jaurlaritzako langileen erosahalmena %2,2 txikiagotu da 2023an

Eusko Jaurlaritzak iragarri du bere 110.000 langileei soldata % 0,5 handituko diela. Igoera hori 2024ean egin arren, 2023 urteari dagokio; ondorioz, langile publikoen soldata 3,5% handituko da 2023an. Baina kontuan hartuz gero 2022ko KPIa %5,7koa izan zela, Eusko Jaurlaritzako langileek berriro ere galdu dute erosahalmena 2023 urtean, hain zuzen ere %2,2.
Aurtengo erosahalmenaren galerari gehitu behar zaio 2022 urteko %3koa. Horrela, bi urteotan galdutako erosahalmena % 5 baino handiagoa izan da. Horri batu behar zaio 2024rako oraingoz ez dagoela inolako igoerarik aurrikusita, eta 2023ko KPIa %3,1ko izan dela. Horrela, 2024ko urtarrilean erosahalmenaren galera metatua % 8 baino handiagoa da.
Eusko jaurlaritzak berriro ere jokatzen du Estatuaren Gasteizko Ordezkariordea balitz bezala, eta Estatuko Gobernuak, CCOO eta UGTk 2022ko urrian sinatutako akordioa betearazi eta eskumenei muzin egiten die.
ELA ren ustez, beste behin ere, erabaki horrek agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak jarraitzen duela bere plantilla pobretzearen aldeko apustu sistematikoarekin. Izan ere, erosahalmenaren galeraz gain, kontuan izan behar da behin-behinekotasuna %44koa dela; sektore pribatuaren hirukoitza. Gainera, erabaki horiek hartu ditu gainera Eusko jaurlaritzak aurrekontuak superabitakin ixten dituenean eta erakundeek inoizko bilketa kopuru handienak dituztenean.
ELA berresten da, sektore publikotako greba eta mobilizazioetako aldarrikapenetan, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio langileen lan baldintzak, soldatak eta enplegua hemen erabakitzeko hautua egin dezala. Baita langile publikoen soldata 2024an % 10 handitu dezala azken urteotan galdutako erosahalamenaren zati bat behintzat berreskuratzeko.