Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Zentraleko sindikatuek plataforma bateratua aurkeztu dute
Hiru sindikatuen agiria:
• Eusko Jaurlaritzak arlo guztietan agertzen duen negoziaziorako borondaterik eza erabatekoa.
• Gobernuan dagoen alderdiaren kontraesan ikusgarriak, politika erabat ezberdinak aplikatzen baitu erakunde batzuetan ala besteetan. Eusko Jaurlaritazko langileok, EAEko Administrazio publiko guztien arteko lan baldintzarik kaxkarrenak pairatzen ditugu. Pentsio planetarako ekarpenak etenda, gaixo egoteagatik bajan gaudela jasaten ditugun murrizketak, antzinatasunagatiko eta libre hartzeko egunak murriztuta, aldez aurreko jubilaziorako aukerak murriztuta, eta zer esanik ez, soldata jaitsi zigutenetik izoztuta, eta 2012ko aparteko soldata lapurtuta.
• Lanpostu galera agerikoa da Administrazio Orokor honetan ere, non jubilazioak probesten dituzten lanpostu asko hutsik uzteko edo ezabatzeko, zerbitzu publikoen zerbitzu egokirako duten garrantziari erreparatu gabe.
• Langileen bajak ordezkatu gabe utzita lan kargak areagotzea dakar eta zerbitzuaren kalitatea kaxkartzea. Baita lanpoltsetan ordezkapenak egiteko zain dauden pertsonei lan egiteko aukerak zapuztea ere.
• Zerbitzu publikoak Administraziotik kanpoko enpresetara bideratzean, kontrol publikoari ihes egiten dioten negozio pribatuak elikatzen dira diru publikoekin. Horrela lan baldintza kaxkarrak sustatzen dira, kalitatezko enplegua sustatu eta lan baldintza duinak bermatu ordez.
• Eusko Jaurlaritzak ez du austeritate-politikei aurre egiteko inongo borondaterik, aurtengo aurrekontuetan ere egiazta daitekeen bezala.
• Gobernu honek nahiago du langileak estutu eta estutu jarraitu, iruzur fiskalari aurre egin, fiskalitate justuago bat garatu eta diru beltzeko transakzio handiak jazarri baino
• Eusko Jaurlaritzaren Administrazio Zentraleko langileak hemen elkartu gara gaur, Gobernuari negoziazioari ekin diezaion exijitzeko lehenengo urrats gisa, eta bere garaian adostutakoa bete dezan, adostu daitezkeen bestelako baldintzez gain.