Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak langileen interesen aurka

2009/11/05
ELAk salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2010rako aurrekontu-proiektuan gastu publiko maila apala aurreikusi da, 2009ko itxierarekiko %1 murrizten baita.

Horrela, PSE-PSOEk eta PPk adostu duten proiektu honek 2009koa baino gastu txikiagoa jasotzen du. Era honetan, Eusko Jaurlaritzak 2009 urtean zehar aurrekontu-politika ezin okerragoa egin du: aurten baimendutakoa baino 800 milioi euro gutxiago gastatzeko asmoa du. 

 

Irakurri txostena