Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak langabezia eta pobrezia gehiago ekarriko dute

2013/12/02
Eusko Jaurlaritzaren 2014ko aurrekontuei buruzko hausnarketa egin du ELAk gaur eguerdian Bilbon. ELAren aburuz, aurrekontuak murrizketa gehiago ekarriko dute gastuan eta arlo sozialean. Murrizketekin jarraitzeko aitzakia da krisia. Izan ere, gastu publikoa ekonomia baino gehiago jeitsi da.

 

Adolfo Muñoz "Txiki", idazkari nagusia, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Julene Gabiola, ikerketa bulegoko kidea izan dira gaur prentsaren aurrean. ELAko kideek adierazi dutenez ia 800 miloi euro gastatuko ditu Urkulluren gobernuak zor publikoa ordaintzen, 2009n baino 9,5 aldiz gehiago.ELAren iritziz zorraren gehiegizko honen ordainak gainerako gastu sozialari eragiten dio eta aukera honek herritarren langabezia eta txirotasun egoera areago okertzen du.

Bestalde, aurkakoa sinetsarazi nahi badigute ere, kontua da Jaurlaritzaren gastu publikoak ekonomian duen pisua gutxitu egin dela: krisia aitzakia bat besterik ez da bere ideologiak eskatzen dituen murrizketak egiteko. Sektore publikoa zenbat eta gehiago ahuldu, are negozio handiagoa egin dezake arlo pribatuak.

Muñozen hitzetan PNV, PSOE eta PP bai datoz fiskalitate alorrean eta azken akordioak horrela erakutsi digu.“Ogasunen diru-sarrerak %46 handiagoak izan zitezkeen zerga-arintze, kenketa etab. aplikatuko ez balituzte”.