Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuek krisia areagotu eta langabezi gehiago dakarte

2010/11/16
Kontu publikoen balorazioa egiterakoan ELAk nabarmendu du Eusko Jaurlaritzaren 2011rako aurrekontuak azken 30 urte hauetako atzerakoienak direla. Era honetan, Lopezen gobernuaren aurrekontuak oso eskuindarrak direla adierazi du Adolfo Muñoz “Txiki”k.

ELAko idazkari nagusiarekin batera, Mikel Novalek –arlo sozialeko arduraduna– eta Julene Gabiolak –ikerketa bulegoko kidea– aurkeztu dute 2011rako aurrekontuez ELAk egiten duen balorazioa. ELAren ordezkariek aurrekontuok egun bizi dugun krisia areagotuko dutela eta langabezi kopurua handituko dutela esan dute. “Murrizketak bata bestearen atzetik etorriko dira, bereziki, pobreziari aurka egiteko diru kopuruetan”.

 

Irakurri txostena