Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen mamia PPrekin adostuta dago

2017/11/17
Adolfo Muñoz "Txiki" Bilboko Herri Irratian izan da gaur goizean. Bere esanetan, aberastasunaren zati gero eta txikiagoa bideratzen da zerbitzu publikoetara, eta joan zen uztailean Madrilen adostutako "gastu-araua"k lehentasuna ematen dio zor publikoa ordaintzeari.

Muñozek adierazi du Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak murrizketetan oinarritutakoak eta antisozialak direla, eta gastu-arauaren ondorioz aurreikusitakoaz gaindi dauden sarrerak zor publikoa murrizteko erabiliko direla bere osotasunean.

Entzun elkarrizketa osoa