Eusko Jaurlaritzaren Industria Planari idatzizko alegaziorik bidali ez izana ezeztatu du ELAk

2017/10/16
Arantza Tapia Industria sailburuak Jaurlaritzaren Industria Planaren inguruko idatzizko alegaziorik jaso ez duela esan du gaur Eusko Legebiltzarrean. Bere esanetan, ez du idatziz inongo proposamenik jaso gehiengoa duen sindikatuaren aldetik, alegia, ELA sindikatuaren partetik. Bada, ELAk argi utzi nahi du gezurra dela hori. Sindikatuak gogora ekarri nahi du 2014tik ez duela berarekin elkartzerik izan, nahiz eta ELAk askotan luzatu dion eskaera. Horiek horrela, ELAk biltzeko eskaera berretsi dio, industriaren egoerari buruz hitz egiteko premia larria dago eta.