Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politikaren inguruko balorazio kritikoa

2007/02/28
ELA, LAB, EHNE, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Sagarrak-ek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen politikari buruzko balorazio kritikoa aurkeztu dute. EAEko Jaurlaritzaren aurreko Ingurumen Esparru Programaren (IEP 2002-2006) denbora tartea bukatu da, eta berria (2007-2010) prestatzen ari da. Balorazioaren helburua gizartean eztabaida prozesua zabaltzea eta jendearteak ingurumenarekin dituen harremanetan aldaketa eragitea, ekarpenak eginez.

Hau da aipatu sindikatu eta gizarte erakundeek aurkeztu duten txostena.