Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu du ELA-k Borondatezko Gizarte Laguntza Legea onartzerakoan

2011/07/27
Gaurko egunez, onartutako proiektuaren zehaztasunak ez dira ezagutzen. Propaganda ofizialaz gain, xehetasunak ez dira jakitera eman. Honelako jarrera gobernu honek erakusten duen gardentasun ezarekin bat dator.

Ustez gizarte laguntzakoa den ereduaren ezarpena, non espekulazio finantzarioen eredua sutatzen da eta ez banaketako eredua, finean hau solidarioagoa baita.

 Ezagutzera eman diren datuengatik,  ez dira lehenetsiko enpleguko BLGE-ak. Hauek beste aukeren artean beste bat gehiago izango dira  soilik.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak patronala eta gutxiengo sindikalaren eskuetan uzten ditu erakunde hauen kudeaketa. Modu horretan, negoziazio kolektiboaren ordezkaritza demokratikoaren arauak hautsi egiten du eta zilegizkoa den ordezkaritza sindikalari begirune eza erakusten dio.