Eusko Jaurlaritzaren prebentzio eta suteen itzaltze Legegaia ez da ez suhiltzaileek ezta gizarteak behar duena

2015/10/22
Eusko Jaurlaritzaren prebentzio eta suteen itzaltze Legegaia ez da ez suhiltzaileek ezta gizarteak behar duena
ELA eta LAB sindikatuek deituta manifestazioa egin dute gaur goizean Gasteizen, Legegai hau errotik aldatzea exijitzeko. ELAren esanetan, Legegaia ez da ez suhiltzaileek ezta euskal gizarteak ere behar duen legea. Besteak-beste, ez dio aterik ixten zerbitzuaren pribatizazioari.

Eusko Jaurlaritzak, Suteen prebentzio eta itzaltze eta salbamenturako lege proiektua onartu zuen pasa den uztailaren 27an. Lege proiektu hau, Eusko Legebiltzarrean dago jada eta laister Legearen tramitazioa hasiko da.

ELAk lege proiektu hau aztertu dugu eta ez gatoz bat ez Gobernuak erabili duen prozedurarekin ezta edukiarekin ere. Hortaz, Proiektu honek dituen ondorioak helarazteko sozializazio kanpaina bat hasi nahi dugu esparru ezberdinetan: Suhiltzaile parkeetan, gizartean, etab. Beti ere helburu batekin: Lege hau, dagoen bezala, geldiaraztea.

ELAren ikuspuntutik, Lege Proiektu hau ez da ez suhiltzaileek ezta euskal gizarteak ere behar duen legea. Hurrengo lerroetan aurreproiektu honi ezezkoa emateko arrazoiak mahai gainean jarri nahi ditugu eta gure alternatibak plazaratu:

LEGE PROIEKTUA

ALTERNATIBA

Lege honek ez dio aterik ixten zerbitzuaren pribatizazioari

Suhiltzaile zerbitzua, zerbitzu publikoa izatea bere osotasunean, konpetentzia daukan instituzioak osotasunean kudeatuta.

Lan baldintzen prekarizazioa

- Behin behinekotasunari ez dio mugarik ezartzen

- Lanaldi partzialeko suhiltzaileak

- Suhiltzaile bolondresak

Negoziazio kolektiborako eskubidea urratzen du.

Alternatiba:

- Hutsik eta bete gabe dauden lanpostu guztien estaldura, jarraitua.

- Zerbitzuan, lanaldi osoan egongo diren suhiltzaile profesionalak bakarrik egotea.

 

Behar profesionalak zehaztu eta diseinatu.

Funtzioen galera

Suteen prebentzioa, erreskatea eta salbamendua, oinarrizko funtzioak izan behar dira.

Administrazioaren diskrektsionalitatea gogortzen du.

Kategoria profesionaletan egoteko irizpideak zeintzuk diren identifikatu behar dira. Baita berauen funtzioak ere.

Barne sustapena bultzatu behar da kategoria guztien artean.

Taldeen birklasifikazioari ez dio irtenbiderik ematen

Suhiltzaile guztiak C1 Taldera derrigorrez pasatzea. Administrazioek taldea aldatu “beharko dute”.Sarjentuak birklasifikatu behar dira B taldean.

Koordinazio batzordea ez da benetako koordinazio batzordea

Koordinazio batzordea, bitarikoa eta parekidea izan dadila.

Ordezkaritza daukagun Sindikatu guztiek parte hartu dezatela

Formakuntzaren pribatizazioa bultzatzen du

Suhiltzaileen formakuntza, administrazioek beraiek eman dezatela, reglatua eta kalitatezkoa izan dadila

Bigarren jarduera airean uzten du

Administrazioek, bigarren jarduerarako lanpostuak gorde ditzatela, benetako langileen eskubidea izan dadin, eta beti ere ordainsariak mantenduta.

PARTEHARTZE EZA

LEGE PROIEKTU HAU BERTAN BEHERA UTZI DEZATELA ETA BERRIZ ERE PROZESU OSOAREKIN HASI DAITEZELA

ELAk argi esan nahi du, Suhiltzaileen zerbitzua, euskal herritarron oinarrizko eskubide bat dela eta ildo horretan, publikoa izan behar dela bere osotasunean. Publikoa kudeaketan eta konpetentzia daukan administrazioaren barruan errotuta. Zerbitzu publiko sendo bat, profesionalak izango diren suhiltzaileek emana, lanaldi osoan egongo direnak eta lan baldintza duinetan.

ELAren ustez, hau lortzeko, ezinbestekoa da suhiltzaileon mobilizazioa. Horregatik, Suhiltzaile Lege proiektu hau bertan behera utzi eta tramitazioarekin hasieratik berriz ere hasi daitezela exijitzeko, manifestazioa deitu gaurko Gasteizko kaleetan, Legebiltzarraren aurrean bukatuta.