Eusko Jaurlaritzaren prebentzio eta suteen itzaltze Legegaia ez da ez suhiltzaileek ezta gizarteak behar duena
Sindikatuen oharra:
Denok dakigun bezala, Eusko Jaurlaritzak, suteen prebentzio eta itzaltze eta salbamendurako lehen lege proiektua onartu zuen pasa den uztailean. orain eusko legebiltzarrean dago proiektu hau.
Gaur, hemen, Gasteizen gaude, Arabako foru aldundiari eta Gasteizko udalari esateko, suhiltzaileok ez gatozela bat lege proiektu honekin eta lege hau ez dela ez langileok, ezta euskal gizarteak behar duguna ere.
Pasa den astean Donostian egon ginen eta abenduaren 16an Bilbon emango diogu bukaera mobilizazio fase honi!
Gogora ekarri nahi dugu, lege proiektu hau, gurekin, suhiltzaileokin kontatu gabe onarturiko proiektua dela. eusko jaurlaritzak isilean eta ez langileokin ezta sindikatuokin kontatu gabe egindako lege proiektua dela.
Salatu nahi dugu lege proiektu honek ez dituela egunerokogure suhiltzaile parkeetan dauzkagun beharrak eta gabeziak konpontzen. herren dagoela lege proiektua.
Eta hemen Araban, ozen esan nahi dugu: lanaldi osoan egongo diren suhiltzaile profesionalek osatutako zerbitzuak behar ditugu.
Guzti honegatik, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu lehen proiektu hau bertan behera uzteko eta tramitazioarekin berriz ere hasieratik hasteko.
Ez gara geldi geratuko suhiltzaileok eta euskal herritarrok behar dugun suhiltzaile lege bat lortu arte!