Eusko Jaurlarutzak Ertzainen lan-balbintzak inposatzen ditu

2011/06/28
Indar sindikalei inolako informaziorik eman gabe Barne Sailburuak Gobernu Kontseilura lan baldintzen erregulazioa eraman du, modu honetan berriz ere aldebakarrez lan-baldintzak inposatu ditu Ertzainen zein gizartearen beharrei entzungor eginda.

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak aldebakarreko Segurtasun Lege eta Polizia Legeen proiektuen aldaketak onartu ditu, proiektu horietan Ertzaintzako lan baldintzak arautzen dira, besteak beste bigarren aktibitatea arautzen du.

Onartezina da ekintza batasunean ari diren sindikatuekin balizko negoziaketa bat irekita dagoenean Barne Sailburuak lan baldintzak inposatzea, jarrera honek ertzainekiko eta berarekin negoziaketa aurrera eramatea erabaki zuten sindikatuekiko erabateko mespretxua erakusten du.

Ekainean zehar bakarrik, ErNE, Esan eta SIPE sindikatuekin negoziaketa iragarri duenean, aldebakarreko erabakiz bi unitate berri sortuta Ertzaintzako estruktura aldatu du dekretu bidez, modu honetan ikerketa saila erabat aldatu dute eta erreakzio Ertzaintza zein zentralizatutakoa Ertzaintza ereduak bultzatu dituzte, era berean, Mahai Orokorreko konpromisoei muzin eginda eta beharrezkoa den plantilla handitzea albo batera utzita Ertzainak urtarrilak 1etik aurrera segurtasun zaintzaileek ordezkatuko dituzte, ez gastua gutxitzeko beste modu batean banatzeko baizik.

ELAk azpimarratu nahi du jarrera honek negoziaketetan zehar aurrerapenak egin direla esanez Eusko Jaurlaritzari babesa eman diotenei interpelatzen diela. Pentsatu nahi du iragarpen hau ez dela maniobra bati zango ondoren lege-proiektuei hobekuntza txiki batzuk justifikatzeko garaipen sindikalak balira bezala.

Horregatik guztiarengatik, ELAk uste du erantzun gogor bat eman behar zaiola probokazio berri honi eta Ertzain guztiei dei egiten diegu mobilizatzera. Zentzu horretan, dei egiten diegu sasi-negoziaketa honi uko egiten dieten erakunde sindikalei inposaketa jarrera hauen aurrean mobilizatzera deitzen ditugu, norbere erreibindikazio propioei uko egin gabe. Ondorioz, datorren uztailaren 15ean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean burutuko den kontzentrazio deialdia burutzen dugu, inposaketa neurrien bukaera eskatuz.