Eusko Legebiltzarrean hilak 12an izan zen osoko bilkura dela-eta, ELAk honakoak adierazi nahi ditu...

2002/07/12
1. Legebiltzarrean bozkatuko den Autogobernu Batzordeak egindako ebazpena garrantzi handikotzat jotzen du. 2. Ebazpenak euskal autogobernuaren egoerari buruzko azterketa egokia jasotzen duela uste du, gobernu espainolaren urratze nabarmena eta etengabeko murrizketari dagokionez. 3. Ebazpenak gatazka politikoaren konponbiderako prozesu bat susta dezaketen oinarrizko atalak biltzen ditu: Euskal Herria subjektu politikoa dela aitortzea, lurraldetasun printzipioa, autodeterminazio eskubidea eta etorkizunean edozein itunek berme osoa izan behar duela. 4. Ebazpenak, halaber, euskal herritarren zati handi baten, eta hainbat erakunde sozial, sindikal eta politikoren artean oihartzun handia duten asmoak biltzen ditu. 5. Honelako jarrera politiko batek agerian uzten du hainbat indar politikok, estatuko erakunde, hedabide eta erakunde sindikal eta enpresarialen lankidetzaz autogobernuaren esparruan izatez erabili izan duten beto- eta murrizketa-eskubidea. 6. ELAk egoki ikusten du Legebiltzarra bera izatea ebazpenak islatzen duen jarrera politikoarekiko konpromisoa hartzen duena, Autonomi-Erkidegoko herritarren adierazpide demokratikoa den aldetik. 7. Sindikatuak konpromiso honetatik ondorioztatzen diren eztabaida politikoari eta zehazpenei arreta handiz erreparatuko diela. Gainera, Legebiltzarrak gizartearen inplikazioa eta parte hartzea lortzen saiatu behar du, hau baita aipatzen den moduko prozesu batek izan dezakeen aktiborik garrantzitsuena. 8. Azkenik, ELAk Euskal Herri justu eta subiranoarekiko konpromisoa berresten du.