Eusko-Treneko batzorde iraunkorrak grebaren balorazio positiboa egin du

2004/06/13

Eusko-Treneko batzorde iraunkorrak ekainaren 14ko grebaren balorazio oso ona egin du, plantilla osoak parte hartu baitu aipatutako greban.

300 langile inguruk parte hartu dute Bilbaon, San Nicolás eta Atxuri artean egin den manifestazioan, "HITZARMEN DUINAREN ALDE" lemapean lanerako eta soldata duinerako eskubidea aldarrikatu dute, eta gero eta kopuru handiagoan ematen den enpresa publiko honen behin-behineko lanekin amaitzea eskatu da.

Eusko Jaurlaritzak jarritako gutxieneko zerbitzuak normaltasunez burutu dira, halere zenbait lineatan atzerapenak gertatu dira. Batzorde honek informatu nahi du informazio piketeek ez dituztela zerbitzu minimoak zapuztu, enpresak aurkakoa badio ere.

Bestalde, enpresak, ia amaitzear zegoen manifestazioaren zentzuaren aurka tranbia bidali izana salatu nahi du enpresa batzordeak. Zuzendaritzaren jarrera harro eta probokatzailea argi uzten du ekintza honek.