Eusko-Treneko langileek mobilizazioekin jarraitzen dute
Komunikatu honen bitartez Eusko Tren-eko enpresa batzordeak bere hitzarmenaren negoziazioak pairatzen duen blokeo egoera salatu nahi du berriro ere.
Zuzendaritzak behin eta berriz esan du ez duela alde sozialak aurkeztutako plataformarik negoziatuko, egoera honek enpresa batzordea, gainontzeko langileekin batera, mobilizazioekin jarraitzera behartu du.
Horregatik enpresa batzordeak egun osoko lanuzteak deitu ditu uztailaren 6, 16, 17, 21, 23, 24 eta 26rako.
Uztailaren 6an manifestazioa egin da Bilbon 11:00etan Atxuriko geltokitik Gran Viako Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.
Gure errebindikazioei zentzu handiagoa ematearren, Eusko Trenek herrietako jaietan gaueko tren berezien zerbitzua ematen duen egunetan lanuzteak deitzea erabaki dugu. Gaueko tren hauek jartzearekin batera gure lan baldintzetan aldaketak eman ziren eta Eusko Trenek langileok erabakia onartu genuen gizarteak zerbitzu hauek eskatzen dituelako eta beharrezkoak direlako.
Enpresako kudeatzaileek ezgaitasuna eta diru publikoa nolanahi gastatzen dutela argi utzi dute, Pasaiako jaietarako tren zerbitzu berezia ezarri zuten uztailaren 3rako egun honetan jairik ez egon arren. Ondorioz uztailaren 3a greba eguna bazen ere, enpresa batzordeak bertan behera uztea erabaki zuen mobilizazioen egutegiarekiko zintzotasuna eta seriotasuna erakutsiz.