Eusko Treneneko atal sindikalak azken erasoak salatu ditu

2005/11/03

Euskotreneko ELAren atal sindikalak erabat gaitzesten eta arbuiatzen du joan den urriaren 31n Galtzarabordako geltokian gertatutako sabotajea, baita tranbia batek Alde Zaharraren inguruan jasan zuen erasoa ere.

Honelako egoeretan langileak guztiz defentsarik gabe daude, eta gertakariok eurentzako arrisku bizia eragiten dute. Oraingoan susto handi bat besterik ez da izan, baina espero dugu etorkizunean inork kalterik ez pairatzea.