Euskotrenen Batzorde Iraunkorrak Tren agente kategoriari zegokion prozesua bertan behera uztea eskatu du

2012/07/25
Enpresa publikoa den heinean, gardentasun eta objektibotasuna bermatu behar direla bai barne zein kanpo hautaketa deialdietan, adierazi du.

Joan den 2012ko ekainaren 5ean Batzorde Iraunkorrak Tren agente kategoriari zegokion barne hautaketa prozesuan irregulartasunak salatu zituen.

Beste hainbaten artean, arlo teorikoari zegozkion azterketek CCOO sindikatuak bere web orrian zintzilikatuta duen galdetegi batekin %85 eta %100ean bat zetozela gogora nahi dugu ekarri (akats ortografiko eta mekanografiko barne).Euskotrenen zuzendaritzak emandako azalpen bakarra aurreko hainbat prozesutan egindako galderak zirela izan da.

Halabaina, Euskotrenen Batzorde Iraunkorrak zuzendaritzari egiaztatu ahal izan dion bezala, azkeneko 14 urteotan burututako prozesuetan ez da CCOOren galdetegiko galderekin bat egiten duen galderarik.

Euskotrenen Batzorde Iraunkorrak behin eta berriz eskatu dio zuzendaritzari hautaketa prozesua bertan behera utzi eta dagokionak ardurak bere gain har ditzan. Enpresa publikoaden heinean, gardentasun eta objektibotasuna bermatu behar ditu bai barne zein kanpo hautaketa deialdietan, inpartzialtasun eta ganora irizpideetan oinarritutako kudeaketan.

Euskotrenen ekinbide zein erantzun ezaren aurrean, Batzorde Iraunkorrak Bilboko epaitegiko fiskaltzaren aurrean txostena aurkeztu du, deskribatutakoak delitu balira ere.

Halaber, eta Euskotrenen duen izaera publikoa dela medio, datozen egunotan Batzorde Iraunkorrak txostenak igorriko ditu Eusko Kontuhartzailetza Epaimahaiari, Arartekoari eta talde parlamentariei, Euskotrenen arduradunek jazotakoa argitu eta beharrezko neurriak har ditzaten