Eustea sortzea da, eustea aldatzea da

2018/03/14
ELA parte hartzen ari da Brasilgo Salvador de la Bahían egiten ari den Mundu mailako Foru Sozialaren bileran. Bilera martxoaren 17raino izango da. Sindikatuetako ordezkariez gain, eragile sozialetako ordezkariak daude bertan. Lau egun hauetan hainbat gai aztertzen ari dira, besteak beste, klima aldaketa eta prekarietatearen aurkako neurriak. ELAk bere aldetik, zor ilegitimoaren eredua, merkataritza librearen agenda eta Sahararekiko elkartasuna jarriko ditu mahai gainean.