Ez da aurrerapenik izan Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren negoziazioetan

2007/03/14
Gipuzkoako eraikuntzako negoziazio mahaiak laugarren bilera egin du martxoaren 14an. ADEGIk aurreko bileretan izan duen jarrera bera mantendu du, eta ez du bere garaian aurkeztutako proposamenetik aldaketarik egin.

ELAk azpimarratu nahi du ADEGIk bere jarrera aldatzen ez duen bitartean ezinezkoa izango dela akordio batetara heltzea. Patronalaren jarreraren oinarrian irabazien kopurua nabarmen handitzeko borondatea dago; egoera honek, zoritxarrez, ez dirudi atzera bueltarik duenik. Negoziazioek argi utzi dute, beste behin, ADEGI aseezina dela, eta soilik dagoeneko izugarriak diren irabaziak handitzea bilatzen duela.

Ez da ahaztu behar ADEGIk datozen lau urteetarako lanaldia 24 ordutan gehitzea eta soldaten igoera soilik KPIra mugatzea eskatzen duela.

Agerikoa da patronalak bere jarrera aldatu ezean oso zaila izango dela norabide egokian aurera egitea.

Hurrengo bilera martxoaren 21erako dago iragarrita.