Ez da aurrerapenik izan Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmenean

2007/03/27
Gipuzkoako eraikuntzaren sektoreko mahai negoziatzaileak seigarren bilera egin du martxoaren 28an Donostian; bileran ez da inolako aurrerapenik izan. Sindikatuek azken bileran eginiko proposamenari erantzunez, ADEGI patronalak bere proposamen berria aurkeztu du. Patronalaren proposamen berriak ez du apenas berrikuntzarik jasotzen: KPI + %0.10ko soldata igoera (%2,97) eta lan ordutegia 20 ordutan handitzea.

ELAk salatu nahi duenez ADEGIk ez du erakutsi akordiorako gaitasunik eta hitzarmena blokeora darama. Hurrengo bileretan ADEGIk bere jarrera probokatzailearekin jarraitzen baldin badu, ELAk jarrera horri erantzutea beste aukerarik ez du izango, eta mobilizazioetara joko du.