Ez dago akordiorik lortu Zamudioko Pine Equipos Eléctricos enpresako EEEaren inguruan

Zamudioko Pine Equipos Eléctricos enpresako zuzendaritzak aurkeztutako EREren prozedura akordiorik gabe amaitu da. Hasiera batean, 60 langiletik 40 kaleratzea proposatu zuen zuzendaritzak. Azken asteotan, lanuzteak eta mobilizazioak egin dituzte langileek EEEaren aurka. Eta azuzendaritzak egindako azken proposamenari, hau da, 20 pertsona kaleratzearen proposamenari uko egitea izan da langileen azken urratsa.
ELAk zorionak eman nahi dizkie langileei hartutako erabakiagatik eta orain arteko borrokagatik, enpresak kaleratze kopurua jaistea lortu baita. Gauzak horrela, Pine enpresako langileak borrokan jarraitzera animatu nahi ditu sindikatuak, zuzendaritzak atzera egin arte.
Bestalde, ERE honen aurkako bide judiziala ere ireki da. ELAk demanda juridikoa prestatu du bidezkotzat jotzen ez duen kaleratze kolektiboaren aurka. "Enpresak egoera koiunturala erabili nahi du kaleratzeak egiteko", salatu du.