Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioak
Ez dago aurrerapausorik lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioan
Gaur, irailaren 12an, Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektoreko lehen hitzarmenerako hamahirugarren negoziazio mahaiko bilera egin da. Sektore honetan 1.200 pertsona inguruk egiten dute lan. Joan den ekainean ELAk eta LABek mahaia berpiztu ondoren, patronalak egindako proposamena baloratu da gaur.
Hiru patronalen proposamenak soldaten eta lanaldiaren inguruan soilik izan da, gainerako lan baldintzak ahaztuta. Alde batetik, lanaldian, urtean 10 ordu murriztea proposatzen dute, eta beraz, 2028rako 1.742 ordu izatea. Proposamena, gainera, urtebete batean estatuko hitzarmenean ezarritakoa baino txikiagoa ere bada. Bestetik, soldatari dagokionez, ez da urteko 19.600 euroko lineara iristen, ezta 2028an ere. Parametro horiek argi eta garbi ez dira nahikoak ELArentzat, sektoreko prekarietatea kronifikatzea baitute helburu.
ELAren ustez, eta mahaian adierazi bezala, negoziazioaren funtsezko puntuak honako hauek dira: lanaldia nabarmen murriztea 1.592 ordura bidean, gerokultoreen soldata definitzea 19.600 eurotan gutxienez, inaplikazioa, ultraaktibitatea, eta, azkenik, prekarietatearen aurkako neurriak, batez ere lan osasunean eta kontratuetan. Lan baldintzen hobekuntza hori mahaian egon gabe, ELA ez da inolako akordiotan egongo.
ELAk langileen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena exijitzen jarraituko die patronalei, Arabako Foru Aldundia ahaztu gabe, modu berean, sektore horretan bizi den egoeraren erruduna baita. Bada garaia gatazkan erakunde publikoen benetako inplikazioa egoteko.