Ez dute lan istripuen kopurua murrizteko neurririk hartzen

2008/09/24
ELAren iritziz Eusko Jaurlaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask patronalak atzo burututako bilerak lehenik jakina zena baieztatzeko balio izan zuen: Jaurlaritzak lan istripuen kopurua murrizteko ez duela neurri eraginkorrik hartuko. Ugazabak lan osasuna eta segurtasun arloko legeak betearazteko ez duela ezer egiten nabarmendu du ELAk.

Bilera honetatik atera daitekeen ondorio bakarra da atzo egindakoaren ostean beste bat egingo dela urrian. Bilera hauek patronala eta Jaurlaritzaren ardurak estaltzeko eta itxurakeria egiteko bakarrik balio dute.
ELAk Nafarroa, Bizkaia eta Araban Eraikuntzako Fundazio Laborala martxan dagoela gogorarazi nahi du, eta ez duela balio izan istripuen kopurua murrizteko. Era honetan, ezertarako balio ez duten erakundeak ez finantzatzeko eskatzen du ELAk.