Ez ordaindu ilegitimoa den zorra!

Zor sistema maltzurra da guztiz. Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua edo Troikak agindu eta politikak eta agintariek men egiten dute. Zor publikoa ordaintzeari lehentasuna ematen diote, jatorriz izaera pribatua duen arren; eta horrela herritarrak zordun bihurtzen dituzte, eta zama hori bereziki astuna egiten zaie zigortuen dauden gizarte-taldeei (langabeei, pentsiodunei, emakumeei, etorkinei...), prestazio sozialen murrizketa jasan behar izan baitute. Egoera horren eraginez prezio garestiegiak ordaindu behar izan dira oinarrizko produktu eta zerbitzuengatik, zerbitzu publikoetan gabeziak eta murrizketak jasan behar izan dira, eta natur baliabideak neurriz gainezka ustiatu behar izan dira, ingurumenean eta gizartean nekez konponduko diren kalteak eraginda. Eta hori guztia onuradun bakar baten mesedetan: kapitala.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 2014an, 2008an baino 228,5 milioi euro gutxiago bideratu zituzten osasungintzara. Hezkuntzari dagokionez, 151,5 milioi eurotan gutxitu dute partida. Aldiz, zor publikoari ordaindutakoa 1.081,4 milioietan hazi da.
EUSKO JAURLARITZAREN ETA NAFAR GOBERNUAREN AURREKONTUEN ZENBATEKOAK
(MILIOI EURO) 2008-2014.
|
2008 |
2014 |
ALDAERA |
OSASUNGINTZA |
4.473,1 |
4.244,7 |
-228,4 |
HEZKUNTZA |
3.479,4 |
3.328,0 |
-151,4 |
ZORRAREN ORDAINA |
113,6 |
1.195,0 |
+1.081,4 |
Gaurko mobilizazioarekin ELA mundu mailako salaketarekin bategiten du. Exijituz:
-
Herri-auditoria publikoak ezarri ez legezkoak eta ez zilegiak diren zorrak identifikatu eta kitatzeko.
-
Gobernuen burujabetza onartu, aldebakarreko neurriekin zorrak ez ordaintzeko erabakiak hartu ahal izateko, giza, lan, sozial eta ingurumen eskubideak errespetatuz.
-
Zorraren Nazioarteko Auzitegia antolatzea, hartzekodunen eskubideen gainetik giza eskubideak errespetatuko direla bermatzeko.
-
Pertsonei eta planetari lehentasuna emango dion egitura berri bat, orokorra eta herrialdeka, hartzekodun eta korporazioen gainetik dagoena.
-
Bidezkoa eta progresiboa den zerga sistema.
-
“Putre” funtsen aurkako legeak. Funts hauek paradisu fiskaletan izan ohi dute egoitza, eta zorrak prezio oso merkeetan erosten dituzte (bai publikoak, Argentinaren kasuan bezala, edo pribatuak, Kutxabankena alegia, gero horien ordainketa osoa exijitzeko).