Ezinbestez, sindikatua
Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiaren esanetan, Rajoyk oinarri-legeak erabiliz zutik dagoen guztia botatzen ahaleginduko da eta agintari politikoei “ez ditzatela bete” exijitu die. “Joka dezatela Rajoyek ez bezala, beste politika bat egin dezatela, eta herritarrei ez diezaietela hain neurri injustuak ezarri”, azpimarratu du.
Muñozekin batera, Mikel Noval, arlo sozialeko arduraduna eta Idoia Intxaurbe, bulego teknikoko kideak hartu dute parte prentsaurrekoan Bilbon. ELAko ordezkariek Rajoyren murrizketak langabezia eta txirotasuna handituko dutela adierazi dute eta “Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak aurrez ere Espainiako gobernuak ezarritako murrizketak aplikatu dituztela”, argitu dute.
Era honetan, greba orokorreko aldarrikapenak ere premia biziagoak bihurtu direla eta orduko aliantza sozialak mantentzeko ahalegin guztia egingo duela sindikatuak, adierazi dute.