Ezker abertzaleko zuzendarien atxiloketa salatzeko elkarretaratzea

2007/10/07
ELAk deituta 300 bat lagunek salatu dute urriaren 4ean ezker abertzaleko 23 ordezkari atxilotu izana. ELAren ustez, adierazpen, biltze eta manifestazioaren oinarrizko eskubideen urraketa gauzatzeko bitarteko judizialak erabiltzen dira. Aznarrek abiarazitako eskubide urraketaren politikari jarraipena ematen dio Zapaterok, euskal gizartearen sentsibilitate politiko baten partaidetza ukatuz.

Oinarrizkoenak diren printzipio demokratikoak bertan behera botatzen direlako, onartezina deitzogu ideien jazarpena. Horregatik, atxiloturiko pertsonei bere elkartasuna adierazteaz gain, partaidetza politikoa berbideratu eta horren aurkako legediak deuseztatzea esigitzen du ELAk.