Ezkerraldea-Kadaguak bizi duen egora larria salatu du ELAk

2016/06/23
ELAk manifestazioa deitu du gaur goizean Barakaldon Ezkerraldea-Kadaguak bizi duen krisi egoera salatzeko. Erregulazio txostenak jasan izan dituzten langileekin batera, une honetan euren lan baldintzak hobetzeko eta prekarietatearen aurka borrokan ari diren grebalariek ere parte hartu dute protesta honetan.

Adolfo Muñoz "Txiki"  idazkari nagusiak gogoratu du eskualde honetako lagabezi tasa %18koa dela eta 25.000 langabetu daudela Eskerraldean. Era honetan, gobernuen utzikeria salatu du. "Sortzen den enplegua prekarioa eta oso kaskarra da" adierazi Muñozek manifestazioaren amaierako hitzaldian.