Fagor likidatzeko prozesuaren ostean, ezin izango dira enpleguaren bidez diskriminatu langile ez-kooperatibistak

2014/04/11
ELAk exijitzen die Konkurtso Administrazioari eta MCCri langile ez-kooperatibistak birkokatzea Fagor Electrodomésticos likidatzeko prozesuaren hurrengo esleipenetan.

ELA sindikatuaren iritziz, laster batean egiteko diren esleipenen ondoren geratzen den enplegua proportzioan banatu behar dela langile ez-kooperatibisten eta bazkide kooperatibisten artean.

Esleipenen prozesuaren ondoan, langile ez-kooperatibistak birkokatu ez badira, ELA sindikatuak esleipenak inpugnatzeko eskubidea gordeko du, egokitzat jotzen dituen esparru guztietan, bazkide kooperatibistekiko langile ez-kooperatibistei lan-diskriminazioa egin izanagatik.

Horregatik, sindikatuak dei egiten die Konkurtso Administrazioari eta MCCri langile ez-kooperatibisten eta bazkide kooperatibisten arteko gatazka behin betiko konpontzeko, luze jo du-eta, Fagor Electrodomésticos, Edesa eta Grumal hartzekodunen konkurtsoan sartu zirenetik, hain zuzen.