Familien Sostengurako legeak ez du aurrerapenik ekarriko

2008/10/13
ELAren iritziz, Familien Sostegurako lege-proiektuak ez du ezer berririk eskaintzen eta ez du lana eta familia bateratzen lagunduko. Bestalde, zerbitzuen gainetik, lehentasuna ematen die laguntza ekonomikoei.

ELAren esanetan, erakunde publikoek zerbitzu publikoen estaldura osoa eta doanekoa eskaini beharko lukete haurrentzat eta mendekotasuna duten pertsonentzat, eta diru-laguntza handiagoak eman beharko lituzkete seme-alabak zaintzeko beren borondatez eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duten aita-amen soldata-galera orekatzeko. Hala izanik ere ez litzateke erabat samurra lana eta familia-bizitza batera eramatea, baina herri-erakunde batek gutxienez hori bermatu beharko lioke gizarteari.

Irakurri txostena