Faustino Orbegozo zahar-etxeko langileek urtarrilaren 16ean hasitako greban jarraitzen dute

2008/04/17
Faustino Orbegozoko Langileak Elkarretaratze berri bat egin dute apirilaren 17an Batzar Orokorretako egoitzaren aurrean. Bertan, Aralar alderdiak Batzar Orokorretan Geriatrikoko langileen agerpena eskatzen zuten proposamena, EB-k bakarrik egin du alde. Alderdi biei gure eskertza agertu duten interesagatik. Gainontzeko alderdi Politikoak, EAJ, PSE, PP eta EA,aurka bozkatu dute.

Gatazka, gaur egungo Pertsona Nagusiak zaintzeko zegoen Udal Zerbitzuaren Pribatizazioarekin sortu da. Eraikuntza berria  eta Geriatriko berriaren kudeaketa Foru Aldundiak enpresa pribatu bati esleitu dio, langileen etorkizuna, inolako konpromisurik gabe,  airean gelditzen zelarik.

 

Bi urte daramagu mobilizazioekin, eta hiru hilabete pasa dira Greba hasi zenetik, baina ala ere EAJ, PSE, PP eta EA alderdiei F. Orbegozo Geriatrikoan bizi dugun egoera bost axola zaiela dirudi.

 

ELAk zera salatu nahi du:

 

1.      Langileen egoerakiko eta bertako egoilarriengan grebak duen eraginaz aipatu alderdi politikoen interesa eskaxa:

 

2.      Behin eta berriro, Administrazio publikoek hitza ez betetzea: Lehenik, Zumarragako Alkatea den Antton Arbuluk subrogazioa agindu bazigun ere, geroztik horretaz ez du ezer jakin nahi. Orain dela gutxi Ahaldun Nagusia den Markel Olano eta Gizarte Politikarako Diputatua den Maite Etxanizek lau aldeen bilera agindu bazigun, bilera hori ez da egin.

 

Halere, adierazi behar dugu, Maite Etxanizek datorren apirilaren 21erako –astelehena-, lehengo aldiz bilera baterako ELAko ordezkaritzari dei gaituela

 

Nahiz eta agindutako bilera hau ez izan, benetan espero dugu  Udal eta Foru Aldundien artean, besteak beste, langileek gaur egun dituzten baldintza berdinetan jarrai ahal izateko behar diren neurriak hartuko dituztela, eta Langileen ordezkaritzarekin adostu lehen bait lehen gatazka honi bukaera emateko.