FCC eta greba batzordearen arteko bileran ez da aurrerapenik egon

2004/06/03

ELAk uste du enpresa aurrerapausoak emateko gogorik gabe agertu dela

Ekainaren 3an FCCko zuzendaritza eta Basauriko greba batzordearen artean egindako bileran ez da aurrerapausurik eman. Ordu eskasa iraun duen bileran, hitzarmen probintziala edo Basauriko Udalak zehaztutako parametroak aplikatuko dituela errepikatu du enpresak,"geure sinadura udalarenaren ondoan egongo da" adierazi dute Mercelino Orejak zuzentzen duen enpresako ordezkariek.

Zigor eta kaleratzeei dagokienez, indarkeri neurri moduan ezarri duela baieztatu du enpresak, eta "gatazka konpondu ahala gai hau ere konpontzen joango da".

Bilera honen ondotik, duela 5 hilabete greba hasi zenetik lehenengoa, ELAren ustez greba batzordearen kezkak baieztatu dira. Enpresa bilera honetara Basauriko ikastetxeetako guraso eta zuzendarien eskakizunari erantzunez joan da bakarrik, baina akordioa bilatzeko inongo intentziorik gabe.

Hemendik aurrera, Udala eta pasa den asteko bilkuretan parte hartu zuten erakundeei (lan saila, osasun saila eta Arartekoa) plantillaren erreibindikazioei erantzuna ematearren, enpresaren harrokeriari aurre eginez, negoziazioa behartu dezaten eskatzen diegu.