Feminismorik gabe ez dago alternatibarik

ELAk formazio jardunaldia ospatu du Bilbon, martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta. Jardunaldian azpimarratu denez, emakumeak biztanleriaren erdia izateaz gain, beste gizarte eredu baten bidean ezinbesteko subjektu gara. ELAko Mirari Irurek, esaterako, honako ideian sakondu du: feminismotik alternatiba desberdinak ditugu mahai gainean eraldaketa soziala aurrera eramateko.
Irurerekin batera Silvia Piris Lekuona militante feminista izan da. Pirisek kapitala eta patriarkatuaren arteko aliantza puskatzeko bideak eta estrategiak azaleratu ditu. Era berean, feminismoa gure organizazioetan nola barneratu ahal den ere aztertu du.
Azkenik, alternatiba feminista konkretuez hitz egiteko Equipare Gizarte Ekimenerako kooperatibako eta EHNE Bizkaiko kideak izan ditugu euren esperientziak kontatzeko.
Ekitaldia elkarretaratze batekin bukatu da; bertan ELAko militanteon konpromisoa kalera atera nahi izan dugu. Sindikalismoa eta feminismoa bat eginaz. Gora emakumeon borroka!