Finantza sistema propioa izatea garrantzizkoa da

2014/05/16
ELAk antolatuta atzo EKAI Centerreko ekonomilari Adrian Zelaiak eta Eñaut Apaolazak Kutxabank-en inguruko hitzaldia eman zuten Bilbon. Bilera honetan ELAko ordezkariek ere parte hartu zuten. Bertan azken urteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aurrezki-kutxek izan duten ibilibidea eta bilakaera aztertu zuen. Gainera, etorkizunari begira euskal herritarron eta ekonomiaren errealaren zerbitzura egongo litzatekeen finantza sistema propio bat izatearen garrantziaz hausnartu zuen.