Fiskalak eta konkurtso-administratzaileak erruduntasuna eskatzen dute Etxekide enpresaren hartzekodunen konkurtsoan
2016/07/05

Etxekide etxe laguntzako enpresa itxita dago, enpresaren beraren eskariz eragindako hartzekodunen konkurtso baten bidez; baina konkurtso-administratzaileak eta Fiskaltzak epaileari aurkeztu dioten txostenaren arabera enpresak etekin ugariak izango zituen, ez bazen enpresa ixteko asmoz erabili zuten kontabilitate “baldar eta aise antzematekoagatik”.
Etxekide enpresak 100 langile baino gehiago zituen, eta enpresa kudeatzeko modua prekarietatea eta pirateorik zitalena zen. Baina ELA-ordezkariak eta langileen kopuru handi bat beren eskubideen alde hasi ziren bezain laster, zuzendaritza bere amarruak egiten hasi zen enpresa ixteko asmoz.
ELAren salaketak ugariak izan ziren: diru beltza, Gizarte Segurantzaren kuotak ez ordaintzea, 800 euroko soldatak, hitzarmena urratzea, etorkinei trataera desberdina ematea, eta abar.
ELAk era berean salatu nahi du enpresako sindikatu nagusiaren (CCOO) jokabidea, aipaturiko bidegabekerien aurrean ez-ikusiarena egin baitu, eta hitzarmenetan baldintza ziztrinak sinatu baititu bertako pertsonalarentzat.