Fiskalitate eredu justuagoa aldarrikatu du ELAk

2007/05/31
Fiskalitate eredu justuagoa eskatzea. Hori izan da ekainaren 1ean ELAk Bilbon egin duen ekitaldiaren helburua. Ekitaldia ELAk gizarte ereduari buruz martxan jarri duen kanpainaren barruan dago.

Goizeko 10:00tan hitzaldi bat egon da Ayala Antzokian. Azterketa Bulegoko Mikel Novalek eta Julene Gabiolak eta idazkari nagusi Jose Elorrietak hitz egin dute. Hitzaldien ostean manifestazio batek Ayala Antzokia eta Bizkaiko Diputazioa lotu ditu. Manifestazioa Diputazioaren egoitzaren aurrean egingo den txistualdi batekin amaitu da.