ORDIZIAKO ERRESIDENTZIA GREBAN

Florentino Perez edo langile-egoiliarren arteko aukera egiteko eskatu dio ELAk Foru Aldundiari

2026/11/13
Florentino Perez edo langile-egoiliarren arteko aukera egiteko eskatu dio ELAk Foru Aldundiari
10 hilabetez greba mugagabean dago egoitza eta ELAk Florentino Perez-ena den enpresak irabaziak gizentzeko eman dituen langile murrizketak salatu ditu behin eta berriz. Azken asteetan larriak izan diren egoiliarren erorketa eta gertakariak eman dira. Azaroaren 18rako manifestazioa deitu dute langileek Ordizian.

Ordiziko San Jose egoitzako langileok oso kezkatuta gaude. Azken 2 asteetan gutxienez egoiliarren 3 erorketa eman dira, medikazioen banaketan akatsak egon dira eta aste honetan bertan egoiliar batekin gertakari larri bat gertatu da, non Ertzaintzak parte hartu behar izan duen.

ELAtik uste dugu gertakari hauek zuzenean daudela lotuta azken hilabete gutxian enpresak inposatutako langile murrizketarekin. Izan ere, egoitzan dauden 55 egoiliarrak hartatzeko egunean 6 langile auxiliar gutxiago gaude. Honek, lana presaka eta gaizki egitera bultzatzen gaitu. Zainketa eta arreta berezia behar duten egoiliarrak eguneko zenbait ordutan inongo atentzio eta superbisiorik gabe uzten dira. Gaueko langileek egoiliarrak garbitu eta jantzita berriro ohera sartu behar izten dituzte. Badaude egoiliarrak langileei ohuka denbora luzez jarduten dutenak arreta eskatzeko. Honez gain, euren autonomia eta erabakitzeko eskubideak murriztu dira.

Kabia Foru Aldundiko organismoarena da egoitza, berak esleitzen die zerbitzua enpresa pribatuei. Kasu honetan prezio bajuena eskeini zuen enpresari esleitu zion zerbitzua, Real Madrileko presidentea den Florentino Perez-en Zaintzen enpresari. Langile guztiak bere gain hartu bazituen ere horrela eskatzen zuelako egindako kontratu publikoak, handik hilabete gutxira murrizketak egiten hasi zen plantillan, langileen kaleratze, amortizazio eta baja, opor eta bestelako inzidentziak ez ordezkatuz. Gaur egun, langileen %59ak kontratu partziala du eta horien %30ak astean 14 ordu baino gutxiagora mugatu zaie lana.

Foru Aldundiak enpresari ordaintzen dion eguneko tarifatik, 6 langileren soldata eta arreta murriztuta, diru publikoa Florentino Perezen poltsikora doa zuzenean. Langile eta egoiliarren ongizatea edo Florentinoren poltsikoa aukeratzeko eskatzen diogu Foru Aldundiari.

ELAk Foru Aldundiko ikuskaritzan salatua du gaia, baita ere sozial epaitegian jarri du helegitea, hain zuzen ere plantillan eman diren murrizketak atzera botatzeko. Gainera, murrizketek greba eskubidea ere urratu duela salatu dugu.

Ordiziko langile eta egoiliarrak diren heinean, ELAk dei egiten die bertako eragile guztiei parte hartu dezaten datorren azaroaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxe aurretik hasiko den manifestazioan parte hartzera.