Fomento de San Sebastian S.A. enpresa publikoaren lan eskaintzaren prozesua salatu nahi du ELA-Donostiak

2006/06/15

Donostiako ELAk "Fomento de San Sebastián S.A" enpresa publikoan 28 lanpostu betetzeko zabaldutako prozesua salatu nahi du. Batetik, eskatzen diren lanpostu eskasia agerikoa da ELAren ustez. Izan ere, egun 53 dira egin behar diren lanak aurrera eramateko dauden lagunak. Baina, ELAren ustez, bereziki larria da lanpostuen aukeraketaren prozesua, iluna eta irregulartasun handiak dituelako. Pertsona guztiek ez dituzte aukera berdinak, eta prozesua jarraituta agerikoa Donostiako Udalak dagoeneko aukeratu ditula lanpostu horiek betetzeko "hautagaiak".