Formica-ko langileen batzarrak akordioa onartu du
Lan erreformak babesik gabe uzten ditu, besteak beste, enpresa multinazionalen langileak, finean enpresa hauen helburua etekin handienak lortzea baita, pertsona ororen gainetik. Nozitzen ari garen kupida gabeko neoliberalismoaren beste aupergia dugu hau.
Kalte ordainaren inguruan enpresaren azken eskaintzak Lan Erreformak ezartzen duena hirukoiztu egiten du eta guzti hau paregabeko borrokaren testuinguruan gauzatu da.
Zenbait hilabeteren mugagabeko grebaren ondorioa da. Gatazka txukun sozializatzearen ondorioa
izan da eta Galdakaon azken hamarkadetan emandako gizarte mobilizazio handienen emaitza. Instituzioen aurrean presio nabaria izan da lanpostuen suntsiketarekin bukatzeko. Horrez gain, juridikoki eginiko lanak lagundu egin du, demanda irakurri eta gero, enpresak planteamentu ekonomiko hau egin ahal izateko, aurreko prebisio guztiak gaindituz.
ELAren izenean aipamen berezia egin nahi diogu enpresan bertan ia 100 egun itxita egon diren langile taldeari, kanpotik borroka egin dutenak gutxietsi gabe. Egun eta gau gogor eta luzeak. Guztiontzat erakusgarri.