Frantziako ingurumen ministro ohi Yves Cochet-en hitzaldia Baionan

2006/11/14
Frantziako ingurumen ministro ohi Yves Cochet-ek hitzaldia eskainiko du azaroaren 16an Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioak Baionan duen egoitzan, 20:30tatik aurrera. (Cordeliers Karrika 20, Baiona-Ttipia). Hitzaldiaren izenburua Petrolio merkearen bukaera eta horren ondorioak izango da.

Hitzaldiaren helburua da petrolio merkearen bukaerazko informazio batetik abiatuz, honen erranahia eta ondorioez, formakuntza lan bat eramatea produktibismoaz, gaur egun bizi dugun hazkunde eredua, zein aterabide eskaintzen dizkiguten eta behar daitezkeen alternatiben zirrimarra bat.