French Ansola enpresan behin-behineko kontratazioan irizurra

2005/05/10

ELAren esanetan, positiboa da Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak, lehendabiziko aldiz, ofiziozko demanda bat jartzea enpresa baten aurka behin-behineko kontratazioan egindako iruzurragatik. Lan Sailak Etxebarriko French Ansola enpresaren aurka jotzea erabaki du ELAren eskariz, arlo honetan eman diren gehiegikeriak argitu eta neurriak harzeko. Marikruz Elkoro ELAko metalgintza federazioko arduradunak gaur goizean Bilbon emaniko prentsaurrekoan adierazi duenez, enpresa honetan kontratazioan ematen den iruzurra erabatekoa da, eta bertako langile kopuruaren erdira iritsi daiteke.

German Kortabarria, idazkari nagusi ordezkoa eta Adolfo Muñoz, negoziazio kolektiboko arduradunarekin batera emandako prentsa agerraldian enplegu prekaritasunaren aurka ELAk bultzatuko dituen neurriak azaldu ditu Elkorok. Era honetan, behin-behineko kontratazioaren aurkako borroka sindikatu honen lan eremu nagusia izango dela azpimarratu dute. Kortabarria eta Muñozen iritziz, era honetako kontratazio gehienak legearen aurkakoak dira, eta langile kolektiboa ahultzeko eta gazte eta emakumeen diskriminazioa areagotzeko erabiltzen dira.

Bi arduradunak bat etorri dira prekariotasun eta behin-behineko kontratazioaren iruzurrak zerikusi handia duela Madrildik bultzatu den elkarrizketa sozialarekin, eta era honetako zeremonietan ELAk ez duela parte hartuko berretsi dute. Ekintza sindikala enpresetara eramango dugu, eta French Ansolan bezala, gure ahalegin guztia egingo dugu behin-behinekotasunari aurre egiteko, azpimarratu dute.