Froneriko aldizkako langile finkoek antzinatasun plusa kobratu beharko dute lan egin gabeko aldiengatik ere

Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak demanda baietsi du, diskriminatzailetzat jotzen duelako antzinatasun-plusa kobratzeko lan egindako denbora soilik kontuan izatea. Are gehiago, bere ustez, etenik gabeko zerbitzuak bakarrik zenbatzen badira, bi aldiz zigortuko lirateke kanpainako langile finkoak: antzinatasun-plusa lan egindako aldian baino jasoko lukete, eta, gainera, lan egindako denboran soilik sortuko dute plusa.
Epaia irmoa ez bada ere, eta enpresak errekurtsoa jarriko duela iragarri badu ere, ebazpen horren garrantziaren berri eman nahi diegu langileei (errekurtsoa irmoa izan bezain laster gauzatuko baita ebazpena); izan ere, azken urteotan, enpresak jarrera arrotzagoa izan du aldizkako langile finkoekiko, eta gero eta gehiago prekarizatu ditu haien lan-baldintzak: lehen eta bigarren mailako langileak sortzeko modu bat.
ELAko sindikatu-ataletik argi daukagu prekarietate agerpen orori aurre egingo diogula eta langile guztien lan-baldintzak hobetzeko borrokatuko dugula. Era berean, uste dugu gaur egun negoziatzen ari den hitzarmenak egoera horrekin amaitzeko palanka izan behar duela.