Fundiciones Aizpurua-ren hitzarmenak enplegu duina eta kalitatezkoa bermatzen du
Hona hemen akordioaren puntu nagusiak:
-
2 urteko indarraldia (2016-2017).
-
Aurrera-eragina: mugagabea.
-
Lan-baldintzak blindatuak lan-erreformatik.
-
Gaixotasun arruntaren eta lanez kanpoko istripuaren bajen kontrola eta kudeaketa sistema publikoaren barruan geratuko dira. Mutualitateak ezin izanen du haien kudeaketa bere gain hartu.
-
Urteko lanaldia 1.697 lanordukoa izanen da.
-
Soldata igoera: KPI+%1, urte bakoitzeko.
-
Kalitatezko enplegua sustatzea. Lehentasuna emanen zaio kontratazio finkoari.
-
Gipuzkoako Metalgintza Hitzarmenaren testu osoa jasoko da.
ELAk positibotzat jo du hitzarmena. Izan ere, KPIren gainetik %1eko soldata igoera eta lan-erreforma aplikatzea eragotziko du. Bestalde, Mutualitateek gaixotasun arruntaren bajak kudeatzea galerazten du. Akordioak, beraz, Fundiciones Aizpuruako langileen enplegu duina eta kalitatezkoa bermatzen du.