Funtsezko langileak falta dira Metro Bilbaon

2021/11/15
Publikoaren arreta eta gorabeheretako lehen urratsa kudeatzen duten langileen hutsuneak ez estaltzeak bidaiariei eta geltokietako segurtasunari erasaten diela salatu du ELAk. Horregatik, ELAk Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Metro Bilbaori eskatu die lanpostu guztiak osa daitezela, zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko eta arrisku egoerak saihesteko.

Metro Bilbaoko zuzendaritzak egiturazko lanpostuak aldi baterako kontratuekin betetzeaz gainera hainbat kolektibotan ez ditu hutsuneak osatzen, esaterako makinisten taldekoak; hauei ohi baino lan-karga handiagoa leporatzen die, eta horrek zerbitzuari zein langileen baldintzei kalte egiten die.

Azken hiletan, eta modu larrian, zuzendaritzak ez ditu osatu geltokiko begirale postuak; ondorioz, hauek itxita egoten dira, nahiz eta bidaiarientzat funtsezko zerbitzua izan, ez soilik arazo pertsonaletarako, baizik eta geltokiko segurtasuna bermatzeko, adibidez jendea ondoezik jartzen bada, lekua hustu beharra, trenen zirkulazio lanak, larrialdiekiko koordinazioa, etab. Langile hauek ezinbestekoak dira metroan kalitatezko zerbitzua baldintza seguruekineman ahal dezan.